XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainan, lekaime berberak dira, beren otoitza egiazko eta personalago izan dedin, hizkuntza bizian errezatzeko erreztasuna azkar izatea arren eta arren eskatzen dutenak.

Seglarren artean 2.139`k erantzun dute, gizarte maila eta molde guzitakoak.

Hauek ere, aho batez, harrera hona eman diote eraberritzeari.

Ehunetik larogei ta amarrek abegi hona eman diote.

Zalantza piskabat daukan talde txiki bat ere arkitzen da: hauek, batez ere, hogei ta emeretzi eta berroggei ta bederatzi urte artean kausitzen dira.

Bizi-bide liberalekoen eta graduatuetan zalantzarako joera hori nabaitzen da.

Eta gehienean, emakumezkoak hobekigo hartu dute.

Bainan, langilleak batez ere, alderdi honak dakuste, lehen baino hobetogo meza entzuten dutela adieraziaz. (Notitiae-tik 45 (1969) 74-85 jasoa).

ELIZ OTOITZA Eliz-otoitza (Officium Divinum) berritzearen lanak, nahiz ez askoek nahi luteken bezain azkar, ba`dijoaz aurreratzen.

Eraberritze honen zeaztasun bat agertu zaigu Joan dan hilbeltzean eliz otoitzaren egitura berria gotzai guzieri bialdu zitzaien.

Eta gotzai bakoitzari, apaiz-batzarraren edo hortaz iritzia eman dezaketen beste apaiz eta seglarren argitasunekin, beren oharpenak igorri ditzatela eskatua dago.

Egitura berri honekin asmo hauek, batez ere, azaltzen dira.

- Eliz otoitzaren aberastasunak apaiz edo praile-mojaentzat bakarrik ez ditezela izan, baizik-eta seglarrek ere parte hartu dezaketen erakoa izan dedila.

- Idazdeuneko textu egokiagoak aukeratu.

- Biguintasun piskabat agertu gauz batzuetan, bainan Ofizioaren eta liturji urtearen muina gordeaz.

- Legea bete behar hori piskabat arindu, askatasun hobegoarekin bihotza otoitzean zabaldu dedin. (Notitiae-tik ).

MEZAREN ORDO BERRIA

Missale Romanum Konstituzioarekin Aita Santuak Mezaren Ordo berria promulgatu du.

Beraz, meza liburu berri bat laister dugu.